Bazkideen fideltasuna saritzeko, urtean osoan zehar hamaika zozketa egiten ditu Ttakun Kultur Elkarteak. Oparien hilabetea izangatik, abendua ez da salbuespena. Ezta gutxiago ere! Zoria alde duenak Gozategi ikusteko aukera izango du, baina gainerakoak ez dira esku hutsik geldituko.
Gabonei ongi etorria emateko Ttakunek Gozategiren kontzertua antolatu du. Orioko musikariak Manuel Lekuona kultur etxeko eszenariora igoko dira bihar, hilak 21, 19:00etan; eta bazkideen artean bi sarrera zozkatuko ditu elkarteak. Zuk eskuratu nahi badituzu, gaur bertan idatzi harpidetza@ttakun.eus e-posta helbidera. Irabazlea bihar bertan jakinaraziko dute. Zori oneko ez bazara, gogoratu: Oraindik ere, sarrera eros dezakezu 5,50€tan.
Bestalde, zozka egin gabe, bazkide bakoitzari leihoan itsasteko pegatina bana emango die. Olentzero, Xixuko, Mari Domingi eta Galtzagorri apaingarri izan nahi badituzu, kultur etxean jarriko duten postuan jaso beharko duzu data hauetan:
- Bihar, hilak 21, 18:00etatik 19:30era
- Ostegunean, hilak 24, 11:30etik 13:00etara
Bazkide ez direnek 2 eurotan erosteko aukera izango dute, aipatu egun eta ordutegian.
Eta oraindik bazkide ez bazara, orain duzu une onena! Urtarrilaren 10a baino lehen batzen bazara, Errigorako otar baten zozketan parte hartuko duzu. Eta lamina ere jasoko duzu opari. Hauxe duzu bide zuzenena: https://txintxarri.eus/
