Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguneratu egin ditu koronabirusari buruzko datuak. Larunbatean, 10.012 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietatik 300, positiboak izan ziren. Hori horrela, positibo tasa % 3 da, bezperan baino hiru hamarren gutxiago. Lurraldeka, Gipuzkoan, 112 kasu berri daude; Bizkaian, 126; Araban, 60; eta beste biak EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 26 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta ZIUetan 98 gaixo daude. Biharko txostenean jakinaraziko dituzte ostiraletik igandera bitartean bildutako datuen banaketa atalez atal eta udalerriz udalerri.