COVID-19

Erkidegoan 423 positibo berri erregistratu dituzte azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 19a, 12:36

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratutako oharraren arabera, ostiralean 12.906 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietatik 423 positiboak izan ziren. Alegia, positibo tasa % 3,3 da. Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 138 kutsatze berri erregistratu zituzten, 211, Bizkaian; 71, Araban; eta hiru beste erkidego batzuetako herritarrak dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, koronabirusak eragindako 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta ZIUetan 100 gaixo daude.