Era berean, Aterpeako hainbat saltokitan maskaretarako-poltsak eta postalak daude salgai, diruz laguntzeko, eta nahi duenak BIZUM bidez ekarpen ekonomikoa egin diezaioke 658 52 50 58 telefonoari Lesbos kontzeptua jarrita.
Adierazi behar da oraindik ere hainbat ekimen sustatuko dituztela, hala nola argazki-erakusketa bat, errefuxiatu-esparruko egoeraz sentsibilizatuz.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkio Lasarte-Oriako Udalari ekitaldia egiteko emandako laguntzagatik.