Oriarte BHIn, eraso sexistei erantzuna ematen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abenduaren 18a

Oriarte BHIko Larrekoetxe eraikineko ikasle eta irakasleek pintada sexistei aurre egin diete elkarrekin

Oriarte BHIko Larrekoetxe eraikineko kideek azaroaren 25ean, Genero indarkeriaren aurkako egunean, ekimen bat egin zuten. Patioko paretean hainbat irudi eta esaldi margotu zituzten, besteak beste, 'Hetereopatriarkatuari su!'.  Hiru egun beranduago pintada "onartezin" batzuk agertu ziren. Ekintza horri erantzuna emateko asmoz, Oriarteko ikasle eta irakasleek pintaketa orokorra eta salaketa elkarretaratzea egin zituzten

Irudietan irakasleek ekimenari buruz egindako bideoa argitaratu badugu ere, Oriarteko asanblada feministak ere sare sozialetan beste bideo bat argitaratu du egoera salatzeko.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Oriarteko Asanblada Feminista (@oriartefeminista)