Errege Magoak Lasarte-Oriara iritsiko dira. Egoera dela-eta, ezingo dira euren zaldien gainean herriko kaleetatik barrena ibili. Hala ere, herriko hiru udal eraikinetan egongo dira haurrek eskutitzak eman ahal izateko. Bakoitzean errege bat egongo da. Lekuak zehazteke daude oraindik.
Edukiera mugatua izango da eta gehienez sei pertsonako bisitak egingo dira. Horregatik, aurretiko hitzordua beharko da. Internet bidez egin ahalko da, oraindik zehaztu gabeko helbidean.