Gaur, astelehenez, abenduak 21, artisau azoka antolatzeko asmoa zuen kultur elkarteak, baina koronabirusak eragindako egoera dela-eta, ezinezkoa izan zaie ekintza horrekin aurrera jarraitzea. Egun horretan bertan, Gozategi musika taldearen emanaldia izango da arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxean. Orioko musikariek trikiti doinuekin alaituko dute lasarteoriatarren iluntzea, eta ziur, giro paregabean elkartuko direla denak. Garrantzia eman nahi diote baserritarrez janzteari, eta herritarren artean hori sustatzeko zozketa bat egingo diute; horietan, baserritar janzten direnek soilik parte hartu ahal izango dute. Horrela. Gozategi ikustera animatzen direnek emanaldiaren sarreran jasoko dute zozketan parte hartzeko zenbakia, eta kontzertua hasi aurretik, kultur etxean bertan jakinaraziko dute garailea. Zozketako irabazleak txistorra, sagardoa, irasagarra eta gaztaz osatutako sorta eder bat jasoko du sari gisa.