Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamar kasu detektatu dituzte abenduaren 15ean: horien erdiak, bost, Lasarte-Orian. Hernanin hiru positibo atzeman dituzte; Andoainen eta Astigarragan, bana.
EAEn 582 kasu atzeman dituzte asteartean, horietatik 243 Gipuzkoan. 13.165 PCR eta antigenoen test azkar egin dituzte; ehunetik lau pasatxo (%4,4) positiboak izan dira.
Osakidetzaren zentroetan 344 pertsona ospitaleratuta daude koronabirusagatik; horietatk 99 ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan, bezperan baino bi gutxiago.