COVID-19

Sei positibo atzeman dituzte Lasarte-Orian astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abenduaren 15a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian sei kutsatze berri detektatu dituzte abenduaren 14an. Hilabete ia erdia pasa denean, 63 kasu zenbatu dituzte orain arte gure herrian.

Eskualdean 11 kasu detektatu dituzte astelehenean, abenduak 14. Horietatik erdiak baino gehiago, Lasarte-Orian: sei guztira. Urnietan eta Astigarragan, berriz, bina atzeman dituzte, eta bakarra Andoainen.

Inzidentzia tasetan ia ez da ezer aldatu igandetik astelehenera, grafika honetan ikus daitekeenez:

EAEko hiru lurraldeetan 423 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 87 gehiago. Horietatik 147 Gipuzkoan detektatu dituzte. PCR proben eta antigenoen test azkarren positibotasun tasa %4,8ra jaitsi da astelehenean. OME Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, pandemia kontrolpean dago portzentaje hori %5ekoa edo baxuagoa bada.

Osakidetzaren zentroetan 355 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 101, ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan. 

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: erruduntasuna

Txintxarri Aldizkaria 2020 abe 15 Gizartea