Udal Musika eskolako kontzertuak itxiak izango dira

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abenduaren 14a

Pandemiaren egoera dela eta, Udal Musika Eskolako kideek guraso eta senideei irekitako emanaldirik ez egitea erabaki dute

Bihar eta etzi, abenduaren 15ean eta abenduaren 16an, bi kontzertu eskaintzea aurreikusten bazuten ere, aste honetan zehar ikasle eta irakasleek entzunaldi itxiak eskainiko dituzte

Asteartean, abenduaren 15ean, piano, gitarra eta biolin ikasleek entzunaldia egingo dute, Manuel Lekuonako kultur etxeko aretoan.

Gitarrako kideek bigarren emanaldi bat eskainiko dute, abenduaren 16an, asteazkenean, Manuel Lekuonako hitzaldi aretoan.

Emanaldiekin amaitzeko, ostegunean, tronpeta, perkusio eta txistu ikasle eta irakasleek elkarrekin prestatutako hiru gabon kanta joko dituzte, Antonio Mercero aretoan.

Udal Musika eskolako zuzendaritzak emanaldietan ikasleak soilik egon ahalko direla azpimarratu du.