COVID-19

464 positibo berri daude EAEn; horietako 149, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 13a, 12:37

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, larunbatean,  7.695 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haien bidez 464 positibo antzeman. Hori horrela,  positibo tasa % 6 da, bezperakoa baino 1,2 puntu txikiagoa. Kutsatze berrietatik 149 Gipuzkoan erregistratu dituzte, 216, berriz, Bizkaian, eta 96, Araban. Beste hiruak erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira. EAEko ospitaleen egoerari dagokienez, COVID-19ak eragindako 32 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta ZIUetan 116 gaixo daude.

Ostiraletik astelehenera bitartean batutako datu epidemiologikoak biharko txostenean udalerrika eta atalka aleturik ezagutaraziko dituzte.