Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren hedapenari buruzko datuak eguneratu berri ditu. Ostiralean, 8.783 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietatik 636 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa % 7,2 da. Atzemandako kutsatze berri horiek lurraldeka honela banatzen dira: Gipuzkoan, 209; Bizkaian, 295; eta Araban, 129. Gainerako hiru kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo, COVID-19ak eragindako 63 pertsona ospitaleratu zituzten eta 112 gaixo daude ZIUetan.