Azken asteetan baino jende gehiago zebilen kalean larunbat goizean eta zenbait kaletako hutsuneak berriro hartu dituzte terrazetako aukiek nahiz mahaiek. Ostalaritzak pertsiana igo du eta berriz ere martxan da, eta lasarteorriatarrei ez zaie gogorik falta izan haietara jotzeko. Eguerdian eguraldi bereziki onik ez bazen ere, terrazak betetzen joan dira orduek aurrera egin ahala. Beste batzuek, barrualdea nahiago izan dute, eta edukieraren erdian bada ere, mugara heltzeko bidean ziren batzuk.
Musukoa edatean edo jateak bakarrik kentzeko puntua da zailena. Askok, eseri bezain pronto edo tragoa egin ondoren kendu eta berriro janztea kosta egiten zaie.
Berrogeialdia itxita igaro ondoren, lanera bueltatu badira ere, ostalariak ez daude pozik. Are gehiago kontuan izanda, udalerriak gune gorrian sartuz gero, berriro ere lehengokora bueltatuko direla, alegia, pertsiana jaistera.