Arteaga II.a, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketari hasiera emateko prest

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 11a, 12:00

Axier Arteaga, Arteaga II.ak, Darioaren aurka jokatuko du, bihar, abenduaren 12an, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketako final laurdena

Bigarren mailako buruz burukoa irabazi ostean, Arteaga II.ak lau eta erdiko txapelketa du buruan.

Asteburu honetan, txapelketako final laurdenetako partidak jokatuko dira. Herritarrrak larunbatean izango du hitzordua Darioren aurka, Bizkaia pilotalekuan. 

Lehengo astean, Arteaga II.ak lehen mailako lau eta erdiko Eusko Label txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen. Asier Agirrek min hartu eta herritarrak Peio Etxeberriren aurka jokatu zuen. Arteaga II.ak ez zuen aukera askorik izan eta 8-22 galdu zuen.