Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketa, Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 11a, 11:00
Nora Imaz iazko infantil mailako podiumean. Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTko igerilariek txapelketaz beteriko asteburua izango dute. Horien artean, Lasarte-Orian jokatuko den Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketa

Maialen Chourraut kiroldegiak, berriro ere, txapelketa ofizial bat jasoko du hilabeteetako etenaren ostean. Bihar, abenduaren 12, igeriketako Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketa lehiatuko da.

Egorak baldintzatuta, absolutu mailako lehia egongo da bakarrik. Hau da, 3.000 metroko proba jokatuko da soilik eta lau serie izango dira, bina sexu bakoitzeko. 

Sei taldeetako kirolariak izango dira Maialen Chourraut kiroldegian parte hartuko dutenak, Getxo IBKE, Bidasoa XXI, Izarraitz IE, Fortuna KE, Sopela Igeriketa Swim eta noski, Buruntzaldea IKTk ere izango du ordezkaritza, Nora Imaz igerilaria. 

Imaz iaz txapeldunorde izan zen infantil mailan, 2.000 metroko distantzia. Aurten absoluto mailara salto egingo du eta distantzia luzeago bati aurre egin beharko dio.

Beste txapelketak

Hitzordu honetz gain, Oviedo, Asturiasen eta Tolosako Usabal kiroldegian ere lehiatuko dira herritarrak.

Oviedora bidaituko da Nahia Zudaire Kirol Egokituko Euskal Federazioarekin. Bertan Absolutu mailako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan lehiatuko da asteburu osoan zehar.

Gainerako taldekideek Neguko Ligako 1. jardunaldia izango dute larunbata arratsaldean.