Erakusleihoak atonduz agurtuko du Aterpeak 2020. urtea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 9a, 18:50

Gabonetako erakusleihoen lehiaketarekin amaituko du Aterpea merkatarien elkartea bere aurtengo jarduna. Lehiaketak bi sari izango ditu aurten eta herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera

Aterpea merkatarien elkarteak asteazken eguerdian aurkeztu du urteko azken ekintza. Kale Nagusiko Oihana Estetikan zentroaren atarian egin dute agerraldia, 2020. urteko azken ekintzaren berri emateko. 

Eguberriko erakusleihoen lehiaketa egingo dute aurten ere herria kolorez eta argiz alai ikus dadin. Horrela, ekintzan parte hartuko dute establezimenduen dekorazioa ikusi eta gero,  gehien gustatu zaiena bozkatzeko aukera izango dute lasarteoriatarrek. Abenduaren 14tik 18ra bitartean jasoko dira bozkak, aurrez zehaztuko dituzten establezimenduetan entregatu beharko dituzte. Erakusleiho onenari bozka emateko paperak etxean jasoko dituzte lasarteoriatarrek, datozen egunetan.  

Sari banaketa abenduaren 22an

Bi sari banatuko dira aurtengo lehiaketan. Alde batetik, Aterpea saria banatuko du merkatarien elkarteak berak eta epaimahaiak aukeratuko du irabazlea. Bigarren saria, berriz, Rural Kutxak emango du; Gabonetako mezu onena sarituko du eta herritarren bozken arabera erabakiko dute mezu garailea zein den. Sari banaketa abenduaren 22an egingo dute, 20:15ean udaleko udalbatzar aretoan.  

Hauek dira erakusleihoen lehiaketan parte hartuko duten hemezortzi establezimenduak: Imagine jantzi denda, Ormazabal loradenda, Izaguerri loteria, Mauxa mertzeria, Viteri mugikorrak, Marbell ileapaindegia, Dulce Tentacion goxoki denda, Ola enmarcaciones, Aritza mertzeria, Alkar leihoak, Mabel moda, Noaoa bidaiak, Kaizen altzairu eta dekorazio denda, Clover sukalde, komun eta berriztatze lanak , Soraya Gallego mikropigmentazio zentroa, Alba moda, Silvia Luis Arbizu eta Oihana estetika zentroa. 

Aurkezpen ekitaldia amaitu aurretik, Miguel Angel Prieto lehendakariaren izenean, Ramon Ormazabalek hartu du hitza. Adierazi du bizitzen ari diren ezjakintasunez beteriko une hauetan, salmentan sustatzeko modu bat dela martxan jartzera doazen ekintza eta zoriondu egin du udala, aurten ere Gabonetako argiekin jarraitzeko hartutako erabakiarengatik. Amaitzeko, lehendakariaren eta Aterpeako merkatari guztien izenean, Gabonak zoriondu dizkie herritar guztiei: "Eguberri festa hauek zorion paperarekin bildu eta maitasun zinta batekin lotu, datorren urte berri osoan gure artean irauteko; Zorionak eta urte berri on".

Sozioekonomia batzordeburu Nuria Fernandezek ere hitz batzuk zuzendu dizkie merkatariei eta herritarrei. Beti bezala, esker hitzak izan ditu Aterpeako kideentzat herriko komertzioa sustatzeko egiten duten ahalegin guztiagatik. Bien bitartean, herritarrei erakusleiho parte-hartzaileak ikustera gerturatzera animatzeaz gain, bozka emateko deia ere luzatu die. 

 

 

 

Urtea amaitu aurretik eta Gabonak aitzakia hartuta prestatu dute 

 

Gaur 13:30etan Ohiana Estetikan "2020KO GABONETAKO ERAKUSLEIHO-LEHIAKETA" aurkeztu dugu. Abenduaren 14tik 18ra egongo da indarrean. Parte hartzeko gehien gustatu zaizuen erakusleihoari eman beharko diozue zuen bozka (jarraian azaltzen den kartelean ikus dezakezue parte hartu duten lokalen zerrenda). Bestalde, bozka hau aldez-aurretik esleitutako lokaletan utzi beharko duzue. Guztira bi sari emango dira: bat guk emango duguna herrikoen balorazioen araberakoa eta bigarrena Rural Kutxak emango duena epaimahai profesional baten irizpideen araberakoa. ANIMATU PARTE HARTZEN! 200€ra arteko bonu saria eraman dezakezu erosketa-txartel moduan. Informazio gehiagorako deitu 694 47 11 21 telefonora edo idatzi aterpea.arantza@outlook.es posta-elektronikora.