COVID-19

Lau positibo gehiago daude Lasarte-Orian

Txintxarri 2020ko abe. 8a, 13:19

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenaren arabera, Lasarte-Orian beste lau kasu erregistratu dituzte abenduaren 7an. Hilabetea hasi zenetik 35 kutsatze berri atzeman dituzte herrian, 

Kasuek batzen jarraitzen badute ere, kopuruak azaro hasierakoetatik oso urruti daude orain. Astelehenean, lau erregistratu zituzten, hilabete hasieratik, 35. Hilabete atzera eginda, azaroaren 7an, 14 kasu zenbatu zituzten gaurko egunez eta lehen astean 93 kutsatze erregistratu. 

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan ere antzeko joera mantentzen da. Zazpi kasu zenbatu zituzten astelehenean. Lasarte-Oriako lauekin batera, Hernanin bi eta Usurbilen bat gehitu dituzte Andoinen, Urnietan eta Astigarragan, berriz, ez da kutsatze berririk atzeman.

Egun batzuk dira sei udalerriak gune gorritik irten zirela. Gune laranjan edo horian daude eta metatutako inzidentziak behera egiten jarraitzen du.

EAEko hiru lurralde historikoetan 369 positibo detektatu zitzuten atzo, horietatik 145, Gipuzkoan; 140, Bizkaian, 81, Araban; eta hiru erkidegotik kanpo bizi diren herritarrak dira. Kutsatze berriak atzemateko PCR probak eta antigenoen test azkarrak egiten ari dira Osakidetzako beharginak. Astelehenean 6.616 gauzatu zituzten eta haietatik % 5,6 positiboak izan ziren. 

Erkidegoko ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 59 lagun ospitaleratu zituzten atzo, 384 gaixo daude gelan eta 128, ZIUetan.