Ostiraletik igandera bitartean, 23 kasu hauteman dituzte Beterri-Buruntzan. Ez, ordea, sei udalerrietan; izan ere, Andoain eta Astigarraga bere horretan mantendu baitira, kutsatzetik gehitu gabe. Positiboei dagokienez, hala banatu dira: Lasarte-Oriako hamabi, Hernanin, zazpi; Urnietan, hiru; eta Usurbilen, bakarra. Edonola, egoera azken asteetan baino hobea dela esan daiteke, kopuruak txikiagoak baitira eta kasurik gabeko herriak nahiz egunak, ugariagoak.
Aldaketa hori oso argi ikusten da intzidentzia kasuen grafikoan. Eskualdeko udalerri guztiak gune gorritik atera dira eta gehienak gune horian daude.
Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuta, igandean egindako 5.223 proben bidez, 315 kutsatu diagnostikatu zituzten. Positibo tasa, beraz, % 6 da. Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 106 positibo erregistratu zituzten; 156, Bizkaian; 49, Araban; eta lau EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira.
Atzo, koronabirusak eragindako 20 pertsona ospitaleratu zituzten eta 131 gaixo daude ZIUetan.