COVID-19

452 kutsatze berri atzeman dituzte EAEn; 144, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 6a, 12:30

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohar baten bidez ezagutarazi berri ditu koronabirusaren hedapenari buruzko larunbateko datuak. Atzo, 6.985 test diagnostiko egin zituzten, PCR nahiz antigeno probak batuta, eta 452 positibo izan ziren. Hortaz, positibo tasa % 6,5 da, bezperako berbera. Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 144 kasu berri erregistratu zituzten, Bizkaian, 224; Araban, 83; eta bat EAE-tik kanpo bizi den herritarra da. Erkidegoko ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta ZIUetan 130 gaixo daude. Asteburuan bildutako kopuruak biharko txostenean herriz herri eta atalka xehatuta argitaratuko dituzte.