Ostegun arratsaldeko 18:30erako prest ziren Jalgune elkarteko kideak eta lasarteoriatarrak, Manuel Lekuona kultur etxeko areto nagusian. Bi aurkezle animatuk hartu dute hitza, eta ekitaldia aurkeztearekin batera, hasiera eman diote bideo emanaldiari. Garai guztietako argazkiekin osatutako ikus-entzunezko laburrak ikusi ahal izan dituzte pantaila handian: Jalguneren urte luze hauetan egindako bidaiak, ospakizunak, jaialdiak, inauterietako desfileak eta beste hainbat eta hainbat une ekarri dituzte gogora.
Oso giro atseginean igaro dute arratsaldea kultur etxeko aretoan bildutakoek, eta ia ordubeteko saioaren ostean amaitu da elkartearen aurtengo bideo emanaldia.