Lasarte-Oriako bi elkartek jasoko dituzte udalak eskainitako 2020. urteko kultur jardueretarako diru-laguntzak; Zabaleta Auzolanek eta Danok Kide elkarteak.
Diru-laguntza horien bidez, Lasarte-Oriako elkarteek, proposatutako kultur jardueren programak babesteaz gain, musika arte eszenikoak, arte plastikoak, literatura, zinema, irakurketa edo Lasarte-Oriako Udalak gauzatzen dituen beste edozein diziplinatan kultur jarduerak egiteko ekimenak sustatzen lagunduko dute, baita proiektuen kalitatea eta zehaztasun maila sustatzeko, besteak beste.
Zabaleta Auzolan elkarteak 1.427,25 euroko diru-laguntza jasoko du; Danok Kidek, berriz, 2.510 eurokoa.