Bizipoza Lasarte-Oriatik Lesbosera ekitaldia antolatu dute Bizi Poza elkartek eta herriko hainbat ergileek. Ikus-entzunezkoak –parte hartu duten eragileen jarduna azalduko dute bideoek; horietako bat, Miren Bardajik Lesbosetik bidalitakoa–; hitzezko azalpenak –eragileetako ordezkariek zuzenean esplikatuko dute zertan ari diren lanean–; eta kultur etxeko oholtza gaineko emanaldiak uztartuko dira, herriko zenbait artista profesionalek eskainiko dituztenak. Gonbidapenak Manuel Lekuona kultur etxean egongo dira eskuragarri abenduaren 9an, 17:00etatik 20:00etara, eta 10ean, 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.