Asier Sagastik Espainiako txapelketa lehiatuko du Madrilen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 3a, 13:00
Asier Sagasti judoka. Arg.: LOKE judo.

LOKEko judo saileko Asier Sagasti lehiara itzuliko da larunbatean. Ez da nolanahiko txapelketa izango, gainera, Espainiako Txapelketa 

Asier Sagasti herritarrak 100 kilo azpiko mailan parte hartuko du larunbatean Espainiako txapelketan.

Maila handiko lehia egotea espero da, Espaniar estatuko onenen aurka lehiatuko baita herritarra. Horregatik, helburua esperientzia bizitzea dela azaldu digu Gorka Aristegi judo saileko prestatzaileak. "Txapelketako maila oso altua da, eta Asieren pisuan oso gogorra. Gu esperientzia bizitzera goaz eta ea borroka batzuk irabazten ditugun".

Aurtengo edizioko berrikuntza nagusia kokalekua izango da. COVI-19aren aurkako neurrei aurre egiteko, ohiko kiroldegiak alboratu eta txapelketa hotel batean antolatu da. "Hotela burbuila izango da. Neurri oso zorrotzak bete beharko dira. Esate baterako, kirolariek PCR negatiboa aurkeztu behar izan dute eta bertan beste bat egin beharko dute," jakitera eman du Aristegik.