Ipuinaren hurrengo ordua, abenduaren 10ean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 3a, 10:06
Azaroko 'Ipuinaren ordua' saioa. Argazkia: Txema Valles.

Kontukantoiko lagunek 4 eta 6 urte bitarteko gaztetxoen imajinazioa dantzan jarriko dute abenduaren 10ean, ostegunarekin, kultur etxeko kafetegian; 'Ipuinaren ordua' saioa eskainiko dute. Balio ugari lantzen dituzte saioetan: genero berdintasuna, esate baterako. Gonbidapenak Udal Liburutegian jaso daitezke honezkero.

Ordubete irauten dute saioek, eta Kontukantoikoek kontatzen dituzten istorioetan hizkuntza eta mezua zaintzen dituzte: sexu, arraza edo egoera sozialak bultzaturiko diskriminazioa ager ez dadin. Bide batez, aurre egiten diote emakumeek gizartean pairatzen duten ikusezintasunari, genero berdintasunaren gaia landuta. Ahozkotasunaren eta irudien bitartez, zenbait estereotipo zalantzan jarriko dituzte.