Añorga KKEk, landutako garaipena

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 3a, 10:00
Izaskun San Anizeto herritarra Oiartzun taldearen aurkako partidan. Arg.: Conchi Sanchez Frail.

Igandean, azaroaren 29an, Añorga eta CD Arratiaren arteko partida jokatu zen. COVID-19a dela-eta, partida bitan atzeratu behar izan dute eta hirugarren saiakeran jokatu ahal izan dute

Partida zaila izan zuen taldeak aurreko astean, Real Sociedad B sailkapenako liderraren aurka eta 4-1 erori ostean, Javi Solchagaren taldeak hutsa konpontzeko aukera izan zuen Bizkaiko taldearen aurka.

Hasieratik nagusi izan zen Añorga eta lehen minutuan aurreratu zen Nora Sarriegiren gol bati esker. 

Izaskun San Anizeto herritarrak zortzigarren minutuan, bigarren gola egin zuen alderatze baten ostean.

Bigarren zatian, Añorgak arriskua sortu zuen, baina azken minutuetara arte ez zen baloia sarean sartu. Hirutan gainera, Ane Lopezek bi gol egin zituen eta Malenek azkena partida bukatzear zegoela.