Gipuzkoako udalerrietako zinema ikus-entzulegoaren ikerketan parte hartzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 2a, 14:02

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elias Querejeta zinema eskolak egitasmo bat martxan jarri dute: ikertzen ari dira Gipuzkoako udalerrietako zinema ikus-entzulegoa nolakoa den, herritarrek arte diziplina horrekin duten harremana "hobeto ulertzeko".

Lasarte-Oriako Udalak ikerketa horretan parte hartzera animatzen ditu herritarrak, egitasmoa "interes handikoa" dela iritzita. Galdetegi hau erantzun behar dute euren iritzia eman nahi duten lasarteoriatarrek.