D'Epsom-1916 sariak emango dio hasiera, 11:45ean, Donostiako Hipodromoko udazkeneko denboraldiko laugarren eta azken saioari. Bateria de Damas, Gipuzkoa kirolak, Giralda Turf eta Portaletas sariek osatuko dute jardunaldia. Horietan hiru urte baino gehiago dituzten, zaldi, behor eta moxalek parte hartuko dute.
Ateak itxi bitartean, azaroaren 27an, ostiralarekin, hirugarren jardunaldi jokatu zen.
Lehen sarian, Loretope sarian, Machu Picchu eta Brujildaren arteko norgehiagoka egon zen. Brujildaren jockeyak Raul Ramos herritarrak ez zuen asmatu eta Machu Picchuk kanpoko errailetik garaipena eskuratu zuen
Txikierdi sarian eta Ulia Mendia sariak, Mila Hrubosova jockeyak eskuratu zituen. Lehenean Bella Canarias behorra gidatuz, barruko erraila hartu eta arerioei aurre hartu zien.
Bigarrenean, berriz, Linda behorrarekin buru zihoan Battle of Waterloo faboritoa harrapatu eta pasa zuen helmugara lehena iritsiz.
Lehen sariko arantzatxoa kendu zuen Raul Ramosek Pirulo sarian. Garaipen erosoa lortu zuen Parabak zaldia gidatuz.Arratsaldeko hirugarren garaipena kendu zion Hrubosova-Urban Rock bikoari, gainera.
Arratsaldeko azken proba Santa Klara uhartea izan zen. Espero zen bezala, Arizkorretak entrenatutako Titok eraman zuen saria. Garaipen erraza eraman zuen, bere atzetik Kuko sei gorputzetara iritsi baitzen.
2021 urteko egutegia
Denboraldia amaitzear dela, 2021 urteko behin-behineko egutegia onartu du Espainiako Hipodromoen elkarteak.
Egutegiaren arabera, hurrengo urtean hemeretzi jardunaldi jokatuko dira Donostiako Hipodromoan.
Bi denboraldi ezberdin izango dira udaberrikoa eta udako. Lehena lau jardunaldiz osatua egongo da: martxoaren 12a, 19a eta 26a eta apirilaren 2a.
Gainerako hamabostak udako denboraldian izango dira. Ekainaren 3an hasi eta irailaren 5 era arte astero zaldi lasterketez gozatzeko aukera izango da. Urrezko kopa, abuztuaren 15ean, igandean jokatuko da.