Ostiraletik igandera 48 kasu atzeman dituzte Beterri-Buruntzako sei udalerrietan: Andoainen, hamalau; Lasarte-Orian, esan bezala, hamabi; Hernanin eta Usurbilen, bederatzina; eta Astigarragan eta Urnietan, bina. Gero eta ugariagoak dira positibo berri bakar bat ere detektatzen ez diren egunak.
Intzidentzia tasaren grafikoen koloreek aldatzen jarraitzen dute. Gaur-gaurkoz, eskualdean herri bakarrak segitzen du gune gorrian: Andoainek, 642,30eko tasa metatuarekin. Eremu laranjan daude beste guztiak, Urnieta izan ezik: intzidentzia tasa metatatu baxuena dauka eskualdean; 290,79koa, hain justu.