COVID-19

COVID-19ak eragindako beste 512 lagun daude EAEn; 209, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko azaroaren 29a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak larunbatean bildutako datuen berri eman du. Atzo, 9.268 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietatik, 512 positiboak izan ziren. Hala, positibo tasa % 5,5 da, bezperan baino pixka bat altuagoa (% 5,3). Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 209 atzeman zituzten; Bizkaian, 217; eta Araban, 81. Beste bost kasuak, berriz, EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitalei dagokienez, COVID-19ak eragindako 27 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta ZIUetan 132 gaixo daude. 

Ohi bezala, atalez atal eta herriz herri banatutako asteburuko datuak biharko txostenean ezagutaraziko dituzte.