COVID-19

Gipuzkoan 233 kutsatze berri erregistratu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko azaroaren 28a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostiraleko datuen berri eman du eguerdian. Argitaratutako oharraren arabera, ostiralean, 11.603 test diagnostiko egin zituzten eta haietako 618 positiboak izan ziren. Hortaz, gaur-gaurkoz, positibo tasa % 5,3 da. Kutsatze berriak lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 233 atzeman zituzten; Bizkaian, 309; eta Araban, 73. Gainerako hiruak EAEtik kanpo bizi diren herritarrenak dira. Erkidegoko ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 47 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 130 gaixo daude ZIUetan.