EUSKARALDIA 2020

2.000 izen-ematetik gora Euskaraldian, Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 27a, 13:17

Herritar batzuek, txapak jaso eta gero, argazkia atera zuten photocallean, erronkametroekin batera.

Lasarte-Oriako 1.496 'ahobizi' eta 609 'belarriprest' ari dira hizkuntza ohiturak astintzen Euskaraldiaren bigarren edizioan. Antolatzaileek hilaren 24ra arte luzatu zuten izen-ematea, eta, horren ondorioz, asko izan dira azken egunetan animatu direnak.

Norbanako gisa ez ezik, jende ugari parte hartzen ari da entitateek sortutako ariguneetan; euskaraz lasai hitz egiteko guneetan. Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuak TXINTXARRI aldizkariari bidalitako datuen arabera, 65 erakundek 407 arigune (136 barneko eta 271 kanpoko) sortu dituzte. 1.141 kide ari dira talde horietan hizkuntza ohiturak astintzen. 

Lasarte-Oriako ariguneak

  Erakundeak Barne ariguneak Kanpo ariguneak Kideak
Euskalgintza 11 59 124 559
Enpresak eta dendak 30 54 51 183
Elkarteak 13 14 67 330
Herriz gaindikoak 11 9 29 69
GUZTIRA 65 136 271 1.141

Euskalgintzako erakundeen datuen artean daude Lasarte-Oriako Udalarenak eta Ttakun Kultur Elkartearenak. Udalak, esate baterako, 69 arigune –hamazazpi barne arigune eta 52 kanpo arigune– sortu ditu departamentu ugaritan ; 143 kide ari dira hizkuntza ohiturak astintzen horietan. Korporazioko kide diren alderdietatik, EH Bilduk eta EAJk sortu dituzte ariguneak. 

Ttakun Kultur Elkarteak 11 barne arigune ehundu ditu, eta kanpoko 61. 118 kidek osatzen dituzte euskaraz lasai hitz egiteko gune horiek.  

Erlazionatuak

Txapak jaso dituzten herritarren argazkiak

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 24 Euskara