Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan atzeman dituzte kutsatzeak asteazkenean, hogei guztira: zortzi Andoainen; sei Lasarte-Orian; hiru Hernanin; eta bana Astigarragan, Urnietan eta Usurbilen.
Eskualdeko udalerri gehienek gune gorrian jarraitzen dute, apurka-apurka intzidentzia tasak 500eko mugara gerturatzen ari diren arren. Lasarte-Orian 541,83koa da gaur-gaurkoz. Usurbil gune laranjan dago, eta Urnieta dantzan dabil azken egunetan: horitik laranjara, eta alderantziz.
EAEko hiru lurraldeetan 666 kasu atzeman dituzte asteazkenean, horietatik 288 Gipuzkoan. PCRak eta antigenoen testak egiten ari dira Osakidetzako langileak, kutsatzeak detektatzeko: proben positibotasun tasa %6,1 izan da. Osakidetzako zentroetan 403 paziente daude ingresatuta koronabirusagatik, horietatik 134 ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan.