Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietatik bostetan atzeman dituzte kutsatzeak astelehenean: Andoainen eta Lasarte-Orian bederatzina; Hernanin, zazpi; Usurbilen, hiru; eta Urnietan bi. Astigarragan ez dute kutsatzerik atzeman.
Eskualdeko udalerri gehienek gune gorrian jarraitzen dute, apurka-apurka intzidentzia tasak 500eko mugara gerturatzen ari diren arren. Lasarte-Orian 552,46koa da tasa hori gaur egun. Usurbil gune laranjan dago, eta Urnieta berriro sartu da eremu horretan.