Atsobakar zahar egoitzeko langileak, lan baldintza duinen alde kaleetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko azaroaren 25a

Atsobakar zahar egoitzeko langileak pairatzen duten utzikeria salatu eta euren lan baldintzak hobetzeko borrokan daude. Urritik asteazkenero egoitzaren aurrean elkartzen badira ere, gaur Lasarte-Oriako kaleetatik barrena ibili dira. Atsobakar zahar egoitzetik Donostia etorbidera eta Kale Nagusitik barrena euren aldarrikapenak jakinarazi dituzte. Atsobakar zahar egoitzera iristean bertako egoilar eta langileek txaloekin agurtu dituzte.