Azaroak 25

Atsobakarreko mataza ere, indarkeria sexistaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 25a, 14:00

Atsobakar zahar egoitzeko egoiliarrek Elkartasun matazak proiektuarekin bat egin dute berriro ere. Gaur, indarkeria sexistaren nazioarteko egunean, hariarekin landutako lanak aurkeztu dituzte gaur egoitzaren harreran. Atsobakarreko arduradunek jakitera eman durenez, bertan egindako bufanda Erribera kalean dagoenarekin bat egin eta Astigarragako Harituz elkartera bidaliko dute. Bertan eremuko beste lan batzuekin bufanda handi bat egingo da.