AZAROAK 25

Lasarte-Oriako neska* gazteen talde feminista sortu dute: aSUnak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko azaroaren 25a

Herriko hainbat gaztek egun hauetan iragarri dute talde feminista bat sortu dutela: aSUnak. Sare sozialetan iragarri dutenez, ekintzak burutu nahi dituzte Lasarte-Orian; "guztientzat erabilgarria" izango den materiala elkarbanatzeko asmoa agertu dute.

Talde feministako kideek jakinarazi dute bat egin dutela gaur arratsalderako deitutako mobilizazioarekin. 19:00etan hasiko da, Okendo plazan.

aSUnak talde feministari buruzko informazio gehiago

aSUnak taldearen Facebook orrialdea