COVID-19

Astelehenean lau positibo atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 24a, 13:57

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bildutako datu epidemiologikoen arabera, azaroan 237 kasu detektatu dituzte orain arte Lasarte-Orian, horietatik lau astelehenean, hilak 23. Intzidentzia gehieneko hilabetea izaten ari da urteko azken-aurrena gure herrian.

Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietatik bostetan atzeman dituzte kutsatzeak astelehenean: Hernanin, bost; Astigarragan eta Lasarte-Orian, launa; Andoainen, bi; eta Urnietan, bat. Usurbilen, berriz, kasu bakar bat ere ez.

Intzidentzia tasa metatuek, oro har, jaisten jarraitzen dute: eskualdeko sei herrietatik lautan gertatu da hori. Urnietan bezperan bezala mantendu da, eta igo Hernanin. Usurbil eta Urnieta izan ezik, beste lauek gune gorrian jarraitzen dute.

EAEko hiru lurraldeetan 610 positibo atzeman dituzte astelehenean, horietatik 235 Gipuzkoan. Kutsatzeak detektatzeko Osakidetzako langileek egin dituzten PCR proben eta antigenoen test azkarren %6,3 izan dira positiboak. OME Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, tasa hori %5 baino handiagoa izateak esan nahi du pandemia kontrolpean ez dagoela.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: gizarte baldintzatzaileak

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 24 Gizartea