Azaroaren 20tik murgilduta gaude Euskaraldian, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialean. Roletako bat da 'ahobizi' izatearena. Txapa hori janzten duenak konpromisoa hartzen du elebitan egiten diren elkarrizketetan euskaraz hitz egiten jarraitzeko, beste solaskideak hizkuntza hori ulertzen baldin badu.