Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguneratu berri ditu COVID-19ari buruzko datuak. Hala, larunbatean, 9.616 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, PCR zein antigeno probak batuta. Haietatik 618 positiboak izan ziren, beraz, positibo tasa % 6,4 da. Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 291 kutsatze berri erregistratu zituzten; 279, Bizkaian; 45, Araban; eta beste hiruak EAEtik kanpo bizi diren pertsonak dira. Atzo, koronabirusak eragindako 26 lagun ospitaleratu zituzten eta 137 gaixo daude ZIUn, bezperan baino bi gutxiago. Asteburuan bildutako datuak herriz herri eta atalka xehatuta agertuko dira biharko txostenean.