Udalarekin hitzorduak online eskatu ditzakete herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 22a, 08:59

Momentuz, alkatetza, kontu-hartzailea, diru bilketa, erregistroa, errolda eta euskara sailekin kontaktatzeko hartu daiteke hitzordua online. Gainerako sailekin harremanetan jartzeko telefonoz eskatu behar da hitzordua

Covid-19ak eragindako egoera dela-eta, eta ahal den neurrian jende pilaketak eta horien ondorioz sor daitezkeen kutsatzeak saihesteko,udalak beharrezkoa ikusi du hitzorduen eskaera egitea. Orain arte soilik telefonoz eskatu zitekeen hitzorduan, baina orain, web atariaren bidez (www.lasarte-oria.eus) ere eskuratu ahal izango dute herritarrek. 

Horretarako ez da nahitaezkoa atarian erregistratzea edo gako operatiborik edukitzea, nahiko da sistemak eskatzen dituen datuak sartzea eta hitzordua eduki nahi den egun eta ordua aukeratzea.

Oraindik, ordea, ezin daiteke aurrez hitzordurik eskatu udaleko sail guztietarako. Momentuz, alkatetza, kontu-hartzailea, diru bilketa, erregistroa, errolda eta euskara salekin kontaktatzeko hartu daiteke hitzordua. Gainerako sailekin harremanetan jartzeko honako telefono zenbakira deitu behar dute herritarrek:  943 37 60 55.

Eskaera, herritarrei

Aurrez eskatu duten hitzorduren bat erabili behar ez badute, bertan behera uzteko eskaera egiten du udalak, eta, horrekin batera, hitzordura interesa duen lasarteoriatarra baino ez bertaratzea.

Horrekin batera, gogorarazi dute nahitaezkoa dela maskara jantzita edukitzea eta segurtasun-neurri guztiak errespetatzea.