COVID-19

Gipuzkoan beste 385 positibo erregistratu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 21a, 12:40

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ezagutzera eman ditu koronabirusaren hedatzeari buruzko atzoko datuak. Ostiralean, 13.164 test diagnostiko egin zituzten, PCR nahiz antigeno probak batuta; eta horietatik 867 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa % 6,6 da. Kutsatze berrien lurraldekako banaketa, berriz, honakoa da: 365, Gipuzkoan; 385, Bizkaian; 108, Araban; eta bederatzi beste erkidego batzuetan bizi diren pertsonak dira. EAEko ospitaleetan COVID-19ak eragindako 48 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 139 gaixo daude ZIUn.