2020/11/21 19:00etan

Musika

XVII. Akordeoi jaialdia

XVII. Akordeoi jaialdia
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Zero Sette akordeoi orkestrak Akordeoi jaialdiaren 17. edizioa antolatu du. Akordeoia izango da protagonista eta biolontxeloa, zeharkako flauta eta fagota izango ditu lagun Adelaida bikotea eta Ad líbitum hirukoaren eskutik. Adelaida bikotea Rebekka Riedel biolontxelista eta Mateja Zenzerovic akordeoilari alemaniarrek osatzen dute. Bikoteak egitarau zabala eskainiko du, barrokotik hasi eta gaur eguneko musikaraino. Ad Libitum hirukoak berriz, Jean Baptiste Brevalen klasizismo frantsesetik Georg Friedrich Händelen musika barrokora daraman egitaraua aurkeztuko du. Eneko Sota Zabaleta akordeoilari gazteak eskarmentu handiko bi musikari izango ditu alboan, Carlos Rosat (zeharkako flauta) eta Tomas Ruti (fagota) herritarrak. Sarrera, 5,50 euro.