Okendo Zinema Taldeak Euskaraldiarekin bat eginez, Ane filma eskainiko du Zineforum atalean. COVID-19aren aurkako neurriak direla eta, filmaren emanaldia 19:00etan hasiko da. Sarrera, 5, 50 euro.
David Perez Sañudo zuzendariaren lehen lan luzea da filma. Donostiako Zinemaldian zuzendari berrien atalean ikusi ahal izan zen eta Irizar saria eskuratu zuen.
2009. urtean Gasteizen kokatzen da Ane filmaren istorioa. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan. Egun batean, gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen da eta bere alaba nerabea, Ane, etxean ez dagoela konturatzen da. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Hurrengo egunean ere ez da agertzen eta bere bila hasiko da. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen.
Ane filma jatorriz euskaraz grabatua dago eta, lagungarri gisa, gaztelerazko azpidatziak izango ditu.