Eskualde mailako artista ugarik parte hartzen dute bideoan, Lierni Rekondo eta Oihan Agirretxe lasarteoriatarrek tartean.
Nola motiba daitezke belaunaldi berriak euskaraz sortzera?
Hori da sortzaile gazteek planteatzen duten aurreneko galdera. Gako ugari eman dituzte: euskaraz sortutako gauza bakoitza altxor bikoitza dela; funtsezkoa dela euskarazko erreferenteak sortzea belaunaldi berrientzat interesekoak diren esparruetan; instituzioek babesa eta baliabideak eman behar dizkietela sortzaileei; oso aberasgarria dela euskal sortzaile komunitatearen parte izatea, eta beste hainbat.
Zergatik sortu euskaraz?
Bideoaren bigarren zatian, ikus-entzunezkoan parte hartzen duten artistek euskaraz sortzeko dituzten arrazoien berri ematen dute. Ia guztiek aipatu dute naturalki egiten duten gauza bat dela, euskaraz bizi, pentsatu eta hitz egiten dutelako egunero.