OSTALARITZA

Azokan entzun dira ostalarien aldarriak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 18a, 15:53

Lasarte-Oriako ostalariek, bizitzen ari diren eguneroko zaila bistarazten jarraitzen dute. Asteazkenean, Andatza plazako azokan bildu dira protesta ekitaldia egiteko

Goizeko 10:30erako puntu-puntuan bildu dira Lasarte-Oriako ostalariak Andatza plazako merkatuan. "Oso egoera larrian" daudela gogorarazteko batu dira protestan eta baita ere, azokan bildutako herritarrei bizitzen ari diren egoeraren berri emateko ere. Bozgorailutik entzun dira gaur ere sirena hotsak eta aldarriak, eta eskuorriak banatu dizkiete azokara gerturatu direnei.

Pandemia hasi zenetik bigarren itxialdia dela ekarri dute gogora. Horren aurrean, jasotako laguntzak "ez dira nahikoak" ostalarientzat. Bizi duten egoera kritikoari aurre hartzeko aurrezkiak agortzeaz gain, maileguak eskatu behar izan dituztela ere jakinarazi dute, hornidura, alokairu eta zerga gastuei aurre hartzeko, besteak beste.

Pandemia hasi zenetik ostalaritzaren sektorea kaltetuenetarikoa izaten ari dela nabarmendu dute: "Diru sarreren %100a galdu dugu itxita gauden denbora guzti honetan". 

Bigarren itxialdiari ezin aurre hartu

Adierazi dute baita ere ez direla gai bigarren itxialdiari aurre hartzeko eta laguntzak jaso ezean, negozio asko "behin betiko" itxi beharko dituztela eta horrek lanpostu askoren galera ekarriko duela. Lasarte-Orian ostalaritza motore ekonomiko "sendoa" dela ere gogorarazi dute, azpimarratuz, 450 lanpostu zuzen mugitzen dituela zuzenean. 

Ostalaritzarekiko hartutako neurriak ez dira ulergarriak ezta eraginkorrak ere: "Ostalaritzan sortzen diren kutsatzeak %4a baino gutxiago dira".

Laguntza duinen eskaera

Bizi duten egoerari aurre hartu eta sektoreari bermeekin aurrera egin ahal izateko diru laguntza "duin eta eraginkorrak" eskatu dituzte,