Real Sociedad taldeak garaipen berriarekin itxi zuen astea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 17a, 11:45
Sporting de Huelvaren aurka jokatu zuen hamaikakoa. Iraia Iparragirre herritarra, makurtua eskuineko lehena. Arg.: Real Sociedad

Real Sociedad taldeak garaipen berria erdietsi zuen igandean, azaroaren 15ean, Sporting de Huelvaren aurka, 1-0.  Añorgak, berriz, ezin izan zuen partidarik jokatu

Real Sociedad taldeak Iberdrolako Ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zuen Sporting de Huelva taldearen aurka. Partidaz betetako astea biribiltzeko garaipen berria lortu zuen Natalia Arroyoren taldeak.

Realak pazientzia izan zuen. Nagusi izan ziren lehen zatian, baina ateari begira ez zuten zorterik izan. Arerioak ere ez zuen apenas arriskutik sortu.

Bigarren zatian ere indartsu hasi zen Reala eta kontrolpean izan zuten partida. Huelvarren hutsegite batean iritsi zen gola.  Tartea handitzeko aukera ere izan zituzten, baina baloiak ez du atean sartu nahi izan.

Aste honetan ez da astean zeharreko partidarik izango eta horrek larunbatean jokatu behar duten FC Barcelonaren aurkako partida garrantzitsua prestatzeko aukera emango dio talde txuri-urdinari.

Añorgak, ezin jokatu

Añorgak berriz, Arratiaren aurka jokatu behar zuen partida atzeratu behar izan dute bigarrenez, Bizkaiako taldean COVID-19 kasuak egoteagatik. 

Nahiz eta nazional mailako taldeek atseden izan, bi taldeek txapelketako lehen jardunaldiko norgehiagoka jokatu behar zuten asteburuan, baina ez da posible izan. Azaroaren 29an, izango da hurrengo saiakera.

Asteburu honetan, Real Sociedad B izango du arerio Javi Solchagaren taldeak.