Bi galtzaile zoriontasunaren bila

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 14a, 20:58

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaola aktoreek barrez bete dute kultur etxeko areto nagusia Losers (Galtzaileak) komedia erromantikoarekin. 

Txalo Produkzioak ekarritako antzezlanaren protagonistak Sandra eta Imanol dira. 40 urte inguru dituzte eta adin horretarako gizarteak ezarritako baldintzetatik bat bera ez dute betetzen: umerik ez, bikoterik ez, etxebizitza bat erosteko aukerarik ez... Euren buruak galtzailetzat dituzte. 

Sandrak maitasuna bilatzen du edonon, baita sare sozialetan ere. Imanol, berriz, telefonia denda bateko langilea da eta neska lagunak beste gizon batengatik utzi du. Egun batean, Sandra dendara joango da bost urte hilik daramatzan amaren telefonoa bajan emateko eta harreman berezi bat sortuko da bien artean. 

Emanaldirako sarrerak agortuak zeuden eta areto nagusia, edukiera mugak tarteko, bete egin da. Bi aktore ezagunek barre ugari eragin dituzte bi pertsonaien xelebrekeriekin. 

Erlazionatuak

'Losers' antzezlana kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 14 Kultura