Zurmailu zurlanketa elkarteko kideek egindako egurrezko piezak ikusteko azken aukera da gaurkoa. Koronabirusaren ondorioz ezarritako edukiera eta mugikortasun mugek eragina izan badute ere, elkarteko kideak pozik daude euren lana ikustera bertaratu diren herritarrekin; ohi baino gutxiago izanda ere, espero zutena baino gehiago izan baita. Antonio Mercero gunean, 12:00etatik 14:00etara.