COVID-19

Gipuzkoan 527 kutsatze berri erregistratu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko azaroaren 14a

Osasun sailak argitaratutako albistearen arabera, ostiralean, 15.202 test diagnostiko egin zituzten, PCR eta antigeno probak batuta. Haietatik 1.243 positiboak izan ziren; hortaz, positibo tasa % 8,18 da. Lurraldeka, Gipuzkoan 527 kutsatze berri erregistratu zituzten; 572, Bizkaian; 139, Araban; eta gainerako bostak erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira. Koronabirusak eragindako 87 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 146 gaixo daude ZIUetan.