Iraileko kopurua osoa asteazkenean gaindituta, urrikoa baino gorago dabil azaroan herriko kutsatze kurba. Jada, 166 kasu zenbatu dituzte lehen hamabi egunetan. Ostegunean hamasei izan ziren atzemandako kutsatze berriak.
Beterri-Buruntza eskualdean, berriz, orotara, 71 zenbatu zituzten, asteazkenean baino 26 gehiago. Hernanin, 29; Andoainen eta Lasarte-Orian, hamaseina; Usurbilen, bost; Astigarragan, hiru; eta Urnietan, bi.
Hori horrela, sei udalerriek gune gorrian jarraitzen dute, azken bi asteetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituztelako.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, ostegunean, 17.061 test diagnostiko egin zituzten (14.457 PCR eta 2.604 antigeno proba) eta 1.420 positibo izan ziren. Hortaz, positibo tasa %8,3 da.
Lurraldeka banatuta, Gipuzkoan 619 kutsatu berri daude; Bizkaian, 653; Araban, 137; eta gainerako hamaika kasuak erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira.
Horrez gain, 60 lagun ospitaleratu zituzten atzo EAEn eta 134 gaixo daude ZIUetan.